EGAMaster HIZTEGIA
EGA Master S.A. enpresak -arlo industrialean erabiltzen den kalitate altuko erreminta fabrikazioan munduko liderrak- hiztegi hau sortu du, nazioarteko merkatuan ohikoak diren hizkuntza nagusietan arloko termino esanguratsuenak jasotzeko.
Nabarmena da globalizazioaren aroak beste enpresa-errealitate baterantz garamatzala eta horrek enpresak hainbat hizkuntzatan lan egitea behartzen gaitu.
EGA Masterren jabetu gara, estrategia linguistiko egoki bat izatea giltzarria dela lehiakortasunerako, bezeroengandik gertuago egoten laguntzen baikaitu. Horregatik, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen aholkularitzapean, hiztegi hau sortu dugu, eguneroko jardueran ohikoak diren terminoak bildu eta gizartearen zerbitzura jartzeko.
EGA Master Hiztegiak 2.000 kontzeptu inguru jasotzen ditu, guztiak erremintaren arloko produktuetatik erauzitakoak. Kontzeptu guztiak nazioarteko merkatuan erabiltzen diren hizkuntza nagusietara itzulita daude (ingelesa, gaztelania eta frantsesa), baina gainera, gure bezeroengana hurbiltzeko asmoz, beste hizkuntza batzuk gehitu nahi izan ditugu: euskara, portugesa, alemana, txinera eta amerikanismo batzuk.
EGA Master, etengabeko izaera berritzailea duen erakundea, bezeroari guztiz bideratua helburu argi batekin: haren gogobetetzea lortzea produktuen eskaintza integral, irtenbide pertsonalizatu eta abangoardiako arreta eta zerbitzuen bidez.

